XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULTUR ETXEAK

Atal honetan bildutako azpiegituran sartzen dira Kutxak Gipuzkoan dauzkan instalazioak, hots: Donostiako hitzaldi-aretoa, bilkura-aretoa eta erakusketa-aretoa, Azpeitiko Antxieta Etxea, Errenteriako Xenpelar Etxea, Pasai Donibaneko Victor Hugo Etxea eta Beasain, Arrasate eta Zumarragako erakusketa-aretoak.

Guzti hauen helburua iharduera desberdinen bidez kultura bultzatzea da eta lan hau jarraitasunez egitea.

Azpimarkatzekoa da, halaber, instalazio-sare honen gauzatzeak egin duela ahalezko arte edo historiaren aldetik balio handikoak diren zenbait etxeren berreskurapena.

Honelakoak dira, adibidez, Antxieta, Xenpelar edo Victor Hugo etxeak, Kutxak erabat zaharberrituak eta, hori egin ezean, ondare kolektiboaren kaltetan desagertuko zirenak.

Kutxak aipaturiko instalazioen bidez aurten egindako lanaren adierazgarri dira jarraiko datuok: 821 kultur egintza eta 70 erakusketa egin ziren eta horietan, oro har, egon zen jendearen kopurua 221.000 lagun baino gehiagokoa izan zen.

Hitzaldi-aretoa

Urtean zehar egindako lanaren azterketa labur bat egiteko orduan, lehenik Donostiako hitzaldi-aretoa aipatu behar da.

Honen funtzionamendua ez da berez aski garrantzitsua den kultur etxea izatera soilki mugatu; bertan, horretaz aparte, komunikazio-egintza asko egin dira.

Urrats luzetan esan daitekeena zera da: Kutxak, hitzaldi-aretoaren bidez, kultur ihardueren programa bideratu nahi izan duela, jarraitasun-erregimenean bideratu ere, zientzien eta arteen munduan gairik desberdinenak besarkatuz.

Ekintza horien ondoan izaera bereziko beste batzu egin ziren eta horiei esker lortu ahal izan dituzte Donostiak eta Gipuzkoak sona-kota nabarmenak.

Biltzarre-lekurik ez bait du, hitzaldi-areto honek bete du, ahal izan den neurrian bete, eza hori.

Funtzio honetarako duintasunik badu eta, bestalde, ekipamendu teknikoaren aldetik gaituago dago, bertan bait daude mintegi eta prentsako aretoak, hizkuntza desberdinetarako bapateko itzulpena, projekzio-sistemak, telebista zirkuitu itxian, kuadrafonia, etab.

Urtean zehar buruturiko ekintzak 366 izan ziren; horietatik asko izaera kulturalekoak, guztientzat irekiak eta ia beti zikloetan banatuak, gaia hobeto sailkatu eta sakontzeko helburuarekin horrela planifikatuak.

Hitzaldi-aretoa 177 egunetan zehar martxan egon zen.

Erabileraren portzentaia hau benetan garaia da, baldin kontutan hartzen bada udaldiaren parentesia hor dagoela eta larunbatetan eta jai-igandetan ez dela programaketarik egiten.

Espektakulu publikoak antolatzen dituztenen legezko interesak errespetatzeagatik, horregatik ez dira egiten egun horietan.

Hitzaldi-aretoan egindako lanak izan zuen onarpen publikoari buruzko datu argigarri gisa, esan behar da ekintza desberdinetara joan zen jende-kopurua, oro har, 47.922 lagunekoa izan zela.

Kutxaren beraren kultur garapenaren beharrizanak eta gizarte-erakunde desberdinetakoenak batera eramaten dira eta, ihardueren programazioari dagokionez, sekulako ugaritasuna eskaini da, jakintzaren hainbat eta hainbat alderdi besarkatuz.

Ia ezinezkoa da ziklo bakoitzaren edo iharduera bakoitzaren aipamen zehatza egitea; hala ere, argigarri izan bide daiteke horietako batzu aipatzea, hala nola: Euskomusika, gaurko musika eta bertsolaritza zabaltzeko pentsatua; Gitarraren Nazioarteko Astea, herrialde desberdinetatik etorritako partaide gazte baina kontsagratuk emana; Psikologiako Ihardunaldiak, gizartearen gaurko arazoak aztertzeko egina; Beste medikuntzak zikloa, horietan garrantzitsuenak direnen deskribaketari eta azterketari buruzkoa; Emakumea, gizartea eta kultura zikloa,(...).